HÔTEL LES GOELANDS *** - 4 ET 6 AVENUE ETCHEVERRY - 64500 SAINT JEAN DE LUZ - TEL. +33. 559 261 005 - MAIL : RECEPTION@HOTEL-LESGOELANDS.COM
  • LES GOELANDS HOTELA FAMILIAKO ETXEA BILAKARAZI? ZERGATIK EZ

    Hala, Donibane Lohizunen zarete! autoa gure aparkalekuan utzia duzue, gure familiako logela batean zaudete. Maletak ez dira oraindik irekiak eta zuen haurrek lorategiko leria jadanik aurkitu dute.

  • ASKI DA ESKAILERATIK JAISTEA HONDARTZARA HELTZEKO.

    Orduan, eskuinera Flots Bleus eta Santa Barbarara buruz, zuzen zuzen hondarrera edo ezkerrera oinezkoen hiri barnera buruz? Zuek hauta. Hala zuen familiako lehen oroitzapenak Donibane Lohizunen hor dituzue.

  • HATSA HARTZEKO GOGOA ?

    Jar zaitezte magnoliaren azpian eta goza ezazue, zuen haurrak etxola lerian edo ping pongaren inguruan jostatzen ari dira. Edo nahiago dute dohaineko wi-fira konektatu.

  • GURE "ETXEAN BEZALAKO" SUKALDARITZA FAMILIA OSOARI GUSTATUKO ZAIO

    Eta milixka direnek aski gaituzte abisatzea. Egokitzen gara, oporretan zarete. Zuen haurrek zerbitzuaren lastertasuna preziatuko dute. Mugitzeko gogoa bi plateren artean, ez kezka, oporretan dira. Zein gozo den aitzinetik deus ez pentsatzerik ukaitea, bakarrik denbora pasatzen uztea: berriz diogu oporretan zarete!!

  • JADANIK ABIATZEKO ORDUA?

    Ez, ez oraindik. Autoak aparkalekuan itxaroten ahal du. Ale, aupa! azken "pluf" bat, azken aldi batez begira paisaiari. Oroitzapenez beterik azken agur bat eta ondoko aldi bat arte.

HÔTEL LES GOELANDS ***.

Donibane Lohizuneko auzotegi preziatuenean kokaturik, hondartza eta hiri barnetik 300 metrora. Hotela XX. mendearen hastapeneko 2 euskal villa zaharrez osatua da.

Euskal eraikin zahar hauek hotel*** gisa eraldatuak izan dira, gure garaiko erostasun modernoa eta familia etxe zahar horien xarma uztartuz

GURE LABELAK
  • Xarma eta berezkotasun hotelak Frantzia hegoaldean
  • Giltza berdea
  • Tripadvisor bikaintasun ziurtagiria
GUREKIN HARREMANETAN SAR ZAITEZTE

HÔTEL LES GOELANDS
4 et 6 Avenue Etcheverry
64500 Donibane Lohizune

Tel. +33. 559 261 005
e.mail : reception@hotel-lesgoelands.com

© MACH2COM Template 2015. All rights reserved